ETXARRI

Argazki-paperean inprimatzeko teknika digitala

HRCRT

Argazki-paperean inprimatzeko teknika digitala da gure azken berrikuntzetako bat. Irudi digitalak argazki-paper profesionalen gainean HRCRT hodi baten bitartez proiektatzea da teknologia berri horren funtsa, eta lanetan kalitaterik hoberena lortzeko modua ematen digu.

Sistema horren bitartez, inprimaketa digitala 500 dpi-ko kalitate fotografikoarekin lor dezakegu.

QSS - 2301

Argazki-paperaren gainean inprimatzearen abantaila, laserraren edo tinta-zurrustaren bitartez inprimatzearen aldean, horren kalitate handia da, bai eta luzaroan irauteko ahalmena ere, inolako kolore-galerarik gabe eta argazkia plastifikatu beharrik gabe.